XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artikuluak baino zortzi bat urte beranduago dataturik dator nobela artxibo-zerrendan (1995.08.01), baina ezin gaitezke horretaz askorik fida, artean, zuzenketa nahiz aldaketa bakoitzaren ondoren, azken data baino ez baitzuten gogoan hartzen konputagailuek.

Tarteko zirriborro eta aldaera bat edo beste izango zela pentsatzekoa den arren, ez dago, beraz, hori egiaztatzerik, arreta handiz saiatu dela baitirudi bestela ere idazlea cluster-arrasto guztiak ezabatzen.

Ematen dugun hauxe hartu beharko dugu, beraz, azken bertsio amaitutzat.

Guri denboraz eta kulturgiroz hain urrun eta idazle saiatuaren garaikide gehienentzat ere (egunkari probintziano batean argitaratuak izaki, ez baitzuten beste probintzietakoek irakurtzen, eta probintziakoek ere hain gutxi) seguru asko ezezagun gertatuko ziren bi artikulutxo horiek bihotz onberaz har ditzala,

bada, hartara jar badadi, somairakurle jatorrak, nahiz garbi ez ikusi zer lotura izan dezaketen, bere arterako bada ere, nobelagile izan nahi bide zuen Uraren Kalapita Gaitzaren aurreko Itzal Aroko artikulugile itzalago horren elefikzio bakar honekin nahiz hori ere daitekeena baita idazlearen bizitzako pasadizoren batekin.

Alarguntsari iragan genion guk geure baitako galdera hori, (...)